XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dikotomi zaleek nahi dutena esango dute.

Esango dizue, adibidez, badirela bi Eliz ikuskera: bata piramidezkoa, bestea komunitatezkoa, eta bien artean hautazioa egin beharra dagoela. Bat ala beste.

Egia, ordea, beste hau da; bai bata eta bai bestea ere onartu, elkarrekin lotu eta uztartu behar direla.

Orduan eta orduan bakarrik dugu Elizaren irudi jatorra.

Sintesia egin beharra dago, bada.

Ikusi dugu San Paulok aita-ren izen hori eskatzen zuela bere buruarentzat.

Titulu hori berori eman izan zaio komunzki apezpikuari.

Bera da zinez eta egiazki bere herriaren aita.

Kontziliotan bildutako apezpikuei izen hau eman ohi zitzaien: Aitak, Gurasoak.

Eta berdin etengabeko lerroz, hasieratik honeraino, dotrina jatorra irakatsiz eta bizitze bat banatuz datozen apezpikuei.

Nizeako fedea Gurasoz-Guraso heldu da; Arriorena, berriz, ez dator Gurasoetarik, etab.

San Jeronimok hara zer esaten dion Nepozianori: Zaude zeure apezpikuaren menean, har ezazu zeure arimako aitatzat.

Alde batetik badakigu Jainkoak egiten duela dena goi-bizitze honen esparruan.

Hori ezin ukatua da.

Eta Ebanjeliotik bi gauza hauek dakizkigu: bata, Jesus dela artzain bakarra; eta bestea, Pedro ere artzain dela.

Apezpikuei aita izena emate horretan tradizioa sendo finkaturik dago.

Apostoluei guraso izateko kargua eman zaie.

Eta apezpikuak horien ondokoak dira.

Apezpikuak Elizaren artaldetik hartuak izan dira.

Eliza horrek sortuak eta haziak dira, beraz.

Eta gero Elizan guraso izateko aukeratuak.

Elizan bada, alde batetik, Eliza osoaren amatasuna esan genezakeena kristau guztien apaizgo orokorra, alegia; eta, bestetik, bada, halaber, kargudunen aitatasuna - jerarki apaizgoa.

Kargu horretarako deituak izan direnak Kristo Ararteko bakarraren zereginean partaide gertatzen dira.

Kargudun hauek Kristoren bizitzea heda eta manten dadin beharrezko tresnak dira.

Eta hain zuzen orduan komunitate osoak ere bere amatasun lana obra dezake, bai barnean daudenekin eta bai barnerako direnekin ere.

Beraz, jerarkiaren aitatasuna eta komunitatearen amatasuna ez dira elkarren etsai; aitzitik, elkarri laguntzen diote.

Ararteko nahiz Bitarteko esaten dugunean kasu eman behar zaio hitz horiek hemen duten sentiduari.